ES | EU | EN
Gobierno Vasco

IES Xabier Zubiri Manteo BHI. Formación para el Empleo


Mediateka


IES Zubiri-Manteo BHI. Liburutegia


IES Zubiri-Manteo BHI. Blogak


IES Zubiri-Manteo BHI. Erakusleihoak


IES Zubiri-Manteo BHI. Lan Poltsa


Administrazio eta Finantzeko ikasleak ZINETEK aurkezten

  • 2017-11-29 |

Azaroaren 28an Administrazio eta Finantzetatko ikasle talde batek Orona fundazioak duen ZINETEK proiektuaren barruan “ En un mundo libre” pelikularen aurkezpena eta ondorengo solasaldia zuzendu zuten. Bertan Turismoko ikasleek ere parte hartu zuten.



Biodonostia Ikerketa Zentrura egindako irteera

  • 2017-11-29 |

Aurten ere Biodonostiaren funtzionamendua ikustera joan dira gure ikasleak. Harrera ostean animaliarioa ikusteko aukera izan dugu. Animaliarioak bi zati dauzka, eta nola eta zein animalia erabiltzen dituzte azaldu digute. Gero laborategiak ikusi ditugu: neurologia, hepatologia, onkologia, … besteak beste ikertzen dituzte. Teknologia aurreratua eta garestia erabiltzen dute eta diruaren garrantzia agertu da, hemen ere, ikertzaileak beken bidez aritzen baitira. Gure osasuna hobetzeko lanak egiten dituzte, Osakidetzak dituen Zentruekin harreman estuak mantentzen dituztela. Ah! bi ikasle ohi topatu ditugu, bertako ikertzaileak orain. Poz handia gureek bidea egiten dutela ikustea.


EMEU4ALL, Merkataritzako proiektu erabaki berriak

  • 2017-11-20 |

Pasa den astean, Merkataritzako irakasleek EMEU4ALLeko hirugarren bilera izan zuten Bath-en (Erresuma Batua). Aurreko bileretan bezala, ikasturte honetan bigarrengo eta hirugarrengo hiruhilekoan burutuko diren modulu (3 asteko egonaldiak) eta plataforma digitaletako ekintza berriak erabaki ziren. Merkataritzan Marketina, Publizitatea eta Salmenta gaiak landuko dira, eta horietan, Merkataritzako (Zubiri Manteo) nahiz Holandako (Horizon College), Ingalaterrako (Bridgwater and Taunton College) eta Alemaniako (BBS Wirtschaft I Ludwigshafen) ikasleek parte hartzeko aukera izango dute.

Denis Itxaso eta Maite Cruzado Turismoko ikasleekin

  • 2017-11-17 |

Turismo jasangarriari buruzko jardunaldi atsegina atzo Denis Itxasok, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako Diputatua, eta Maite Cruzadok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria, Zubiriko liburutegian eskeinitakoa. Lehen eskutik jasotako formakuntza interesgarria turismo sektorean lan egingo duten gure etorkizuneko profesionalentzat. Mila esker eta hurrengo bat arte!

Turismoko ikasleak Zumaian

  • 2017-11-16 |

Turismo Zikloko ikasleak Euskal Kostaldeko Geoparkean ibilaldi ederra egiteko aukera izan zuten gure lurraren historiaz zerbait ikasiz eta batez ere gozatuz, egun ezin paregabea suertatu zen eta¡



Intranet Irakasleak Intranet Ikasleak Intranet Familiak
Aplikazioen Sarera IES Zubiri-Manteo BHI.Moodle IES Zubiri-Manteo BHI.Gmail

Hemen gaude:

IES Zubiri-Manteo BHI.Twiter IES Zubiri-Manteo BHI.Facebook IES Zubiri-Manteo BHI.Youtube

FP Duala


HAUSPOA


DONOSTIAKO IKASKUNTZAKO BITARTEKARITZA ZERBITZUA


IES Zubiri-Manteo BHI. JOPAPP


target=


target=


IES Zubiri-Manteo BHI. Agenda21


Iradokizunak

EMEU4ALL

© IES Xabier Zubiri Manteo BHI
Telefonoa: 943278700 | Fax: 943282477 | Telefonoa: 943326088 | bhi@zubirimanteo.com