ES | EU | EN
Gobierno Vasco

IES Zubiri-Manteo BHI. Formación para el Empleo


Mediateka


IES Zubiri-Manteo BHI. Liburutegia


IES Zubiri-Manteo BHI. Blogak


IES Zubiri-Manteo BHI. Erakusleihoak


IES Zubiri-Manteo BHI. Lan Poltsa


Santa Clara Games-eko kosortzailearen hitzaldia

  • 2017-06-01 |

Maiatzaren 23an Iñaki Martinezek, Santa Clara Games-eko kosortzailea, bideojokuen garapen mundu zirraragarrian murgildu ginduen. Ikasle eta irakasleok bere hitzaldiaz gozatu genuen, non ikasleen parte hartzea eta hizlariaren doi komunikatiboak azpimarratzekoak izan ziren. Ikasleen galderei erantzunez, Iñakik bideojokuak garatzeko framework-ak, publikatzeko plataformak eta bideojoku enpresen business model azaldu zizkigun.

Santa Clara Games gehien erabiltzen diren bideokontsoletan (Play Station 4 eta Xbox One) bideojokuak publikatu dituen lehen euskal enpresa da. 2014an publikatu zuten “Hasslehart” bideojokua izan zuen arrakasta zela eta, aurten “8DAYS” izenenko bideojokua argitaratu dute.

Mila esker Iñaki!!! eta Zubirin egingo dugun hurrengo “Game Jam”-en elkar ikusiko gara.

 

           

 

Heziketa Zikoetarako aurrematrikula

  • 2017-05-31 |
AURREMATRIKULA

2017ko Ekainaren 5etik Ekainaren 16ra arte Ikastetxean eta Ekainaren 5etik Ekainaren 15era arte on-line eran (www.hezkuntza.net), biak barne.

  • Dokumentazioa entregatzeko epea: Ekainaren 30a, 14:00ra arte.
Zerrenda guztiak www.zubirimanteo.com orrian argitaratuko dira
  • Behin behineko zerrenden argitaratzea: Uztailaren 6a.
  • Behin behineko zerrenden erreklamazioak: Uztailaren 7ra arte (barne).
  • Behin betiko zerrenden argitaratzea: Uztailaren 13a.
MATRIKULA
Onartutakoen ohiko matrikula epea: Uztailaren 13tik 19ra, biak barne.
Argazkia eta kontu zenbakia gogoratu matrikula egiteko.
Informazio gehiago…

 

Zikloetarako Sarbide Probak 2017/2018

  • 2017-05-31 |

ERDI-MAILA BEHIN-BETIKO AKTA

Egiaztagirien  eskuratzea Ekainaren  1etik aurrera

Teknologia auzoan zabaltzen

  • 2017-05-31 |

Gure ikasleek jasotzen dituzten ezagupen teknologikoak gizartean zabaltzeko helburuarekin, Maiatzaren 20an tailer teknologiko batzuk antolatu eta ikasleek garatu zituzten proiektuak plazaratu genituen.

Ikasleek aurrera eraman zituzten tailer arrakastatsuak honakoak izan ziren: Robotika gurpil gainean, Programatzea joku bat da, Zure mugikorra agerian, Errealitate birtuala zure poltsikoan, 3D inprimagailua eraman etxera. Ekintza hauek Kataluina plazan, Urbanzientzia programaren barruan kokatu ziren, Aranzadi, CIC BIOmaGUNE, TEKNAHI, Mugaritza eta naukas elkarteekin elkarlanean.

Bereziki eskertu nahi ditugu tailerrak antolatu eta garatu zituzten ikaleak. Mila esker!!

 

           

 

EMEU4ALL proiektuko bilera ospatu da Finlandian

  • 2017-05-26 |

EMEU4ALL proiektua dela eta, Zubiri Manteoko Merkataritzako irakasleak Finlandian izan dira. Proiektuaren barnean ospatu den bigarren bilera honetan, datorren ikasturtean partaide diren Europako 10 zentroetan eskainiko diren moduluak (Study Modules) eta ekintza birtualak (Virtual Activities) zehazteko aukera izan dute. Hori dela eta, ikasturte berrian merkataritzako ikasleek 3 astetako egonaldia eta ekintza birtualetan parte hartzeko aukera izango dute Holandan, Alemanian eta Erresuma Batuan.

 

           

 

Intranet Irakasleak Intranet Ikasleak Intranet Familiak
IES Zubiri-Manteo BHI.Moodle IES Zubiri-Manteo BHI.Moodle IES Zubiri-Manteo BHI.Gmail

Hemen gaude:

IES Zubiri-Manteo BHI.Twiter IES Zubiri-Manteo BHI.Facebook IES Zubiri-Manteo BHI.Youtube

FP Duala


HAUSPOA


DONOSTIAKO IKASKUNTZAKO BITARTEKARITZA ZERBITZUA


IES Zubiri-Manteo BHI. JOPAPP


target=


target=


IES Zubiri-Manteo BHI. Agenda21


Iradokizunak

EMEU4ALL

© IES Zubiri-Manteo BHI
Telefonoa: 943278700 | Fax: 943282477 | Telefonoa: 943326088 | bhi@zubirimanteo.com