ES | EU | EN
Gobierno Vasco

 

Nor gara


 

Publikoa, akonfesionala eta ikasketa-ibilbide desberdinetan oinarritutako ikastetxe euskalduna gara.
Ikasleen garapen integrala sustatzea asmo dugu; bertan arlo intelektuala, fisikoa eta afektibosozialaren garapenarekin bizikidetzarako beharrezkoak diren balioak zainduz eta garatuz.
Ikastetxeko komunitatea osatzen dugunon jatorria, izaera eta egoera anitza kontuan hartu eta errespetatzen dugu, berdintasuna bultzatuz.
Ikasleen sormena eta ekintzailetasuna metodologia berritzaileekin uztartzen duen ikastetxea izatea dugu helburu. Ildo horretan, norbere ekintzen erantzule izateko behar diren tresnak landuz, ikasleak beren hezkuntzaren protagonista bihurtu nahi ditugu.
Alderdi akademikoekin batera etengabeko jakin-minaren bultzatzaile izanik, lan munduarekin harreman estua lantzen dugu, horretarako prestakuntza zehatza eskainiz.
Gure heziketa konpromiso etikoan oinarritzen da: erantzukizuna, gaitasun kritikoa, autonomia, errespetua eta elkartasuna bezalako balioak sustatuz.
Ikasle bakoitzaren ezaugarri eta beharretara egokitzen den heziketa bermatzen duen ikastetxea gara, banakako ezberdintasun eta heldutasun erritmo desberdinetara egokitzen diren neurri malguak eskaini behar dituena.
Europara eta mundura irekita gaude, eleaniztasuna bultzatuz.
Irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesua egokitzea asmo dugu, informazio eta komunikazio teknologiak egunerokotasunean txertatuz.

Helburu orokorrak:

  • Ikasleak bere irakaskuntza prozesuaren eragile izan behar du, bere lorpenak eta porrotak onartuz, eta irakasleek ikasteko, arrazoitzeko eta beren kasa erabakiak hartzeko laguntza eskainiko diote.
  • Ikasleak egunerokotasunean, bakarka nahiz talde lanean, autonomoa, proaktiboa eta kolaboratzailea izan behar du: ikaslearen ardura sustatu eta baloratu behar da.
  • Jokabide baztertzaileak ekidin: balio etikoak eta oinarrizko askatasunak errespetatzen dituen heziketa, eta sexuzko, gaitasunezko, arrazazko, ideologiazko edo erlijiozko jokabide baztertzaileak gaitzesten dituena.
  • Iritzi desberdinak errespetatu eta hitzaren bidez elkar ulertzeko eta erabakiak hartzeko gai diren pertsonak hezi.
  • Euskararen erabilera zabaldu: egunerokotasunean, eskola ordutan, baita eskolaz kanpoko jardueretan ere, hezkuntza etapa bakoitzaren berezitasunetara egokituz.
  • Barne komunikazioa hobetu: eskola komunitatea osatzen dugun eragileon arteko kohesioa lortzeko.
  • Kanpoko komunikazioa indartu: ikastetxea, gizarte eragile den neurrian bere inguru hurbilean txertatu behar du, auzoko ekintzetan parte hartuz, sare sozialetan bere presentzia gehituz, erakundeekin harremanak sendotuz...
  • Atzerriko hizkuntzen ezagutzak duen garrantziaz ohartu.

 

© IES Xabier Zubiri Manteo BHI
Telefonoa: 943899292 | Telefonoa: 943899293 | Telefonoa: 943899294 | bhi@zubirimanteo.com