ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Aurkezpena

Donostiako Ikastetxe publiko bat gara eta Gros / Ulia / Ategorrieta / Egia auzoak barne hartzen ditugu. DBH, BATXILERGOA, ETA GOI MAILAKO ETA ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK eskaintzen ditugu.

Modu berean, beste hainbat formakuntza ikastaroak ere eskaintzen ditugu, bai langileentzat: ETENGABEKO LANBIDE PRESTAKUNTZA ikastaroak, bai langabetuentzat: LANERAKO PRESTAKUNTZA ikastaroak; hauek, Kualifikazio Profesionala ofizialki egiaztatzen duen Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko aukera ematen dute.

Gure helburua gure ikasleei kalitatezko heziketa ematea da, Unibertsitaterako edo lan mundurako bideak erraztuz. Horretarako teknologia berriak erabiltzen ditugu eta, bai inguruko enpresekin eta europar enpresekin etengabeko harremanak izaten ditugu, azken hauek Europar Batasunaren proiektuen bidez: europar proiektuak eta kultura hartu-emanak.

Honetaz gain, enpresa eta erakaundeei zerbitzu espezializatuak eta pertsonalizatuak eskaintzen dizkiegu; bereiztu beharrekoak, Prestakuntza premien Diagnosi-Zerbitzuak (prestakuntza-planen garapena) eta Teknologikoak (hobekuntza-planen garapena). Beste zerbitzuak ere eskaintzen ditugu, hala nola: Aholkularitza eta Orientazioa (prestakuntza, ekintzailetasuna, erakundeei laguntza...) eta bitartekari lanak (enpresa-praktikak eta lan-poltsa).

IKASTETXEKO HEZIKETA-ESKAINTZA

© IES Zubiri-Manteo BHI
Telefonoa: 943278700 | Fax: 943282477 | Telefonoa: 943326088 | bhi@zubirimanteo.com