Finlandian ikasten

  • 2014-Urtarrila-24 |

Finlandian ikasten

2014ko Urtarrilaren 12an ikastetxeko 10 irakaslek, 2 lanbide heziketako departamentu bakoitzeko, Finlandiara bidaia egin genuen VETPRO proiektuaren barne. Proiektuaren helburua: Hain ezaguna den Finlandiako hezkuntza sistemaren ezaugarrietatik ikastea gure sisteman aplikagarriak direnak identifikatzeko, gure ikasle eta Luksiako ikasleen artean proiektu amankomunak garatzea eta ikasleen trukaketa lortzea.

Luksiako instalazioak ikusi eta bertan aplikatzen diren ikasketa metodologiak aztertzeko aukera izan genuen eta irteera oso emankorra izan dela esan dezakegu. Ikasketa esperientziak elkartrukatu genituen eta etorkizunean elkarlanean aritzeko oinarriak sendotu genituen.

Hurrengo Martxoaren 23tik 29ra Finlandiako irakasleek bisita itzuliko digute eta gai hauetan gehiago sakontzeko aukera izango dugu, hemendik aurrera aipatutako proiektuak martxan jartzeko helburuarekin.

.

_

IES Zubiri-Manteo BHI. Finlandia

IES Zubiri-Manteo BHI. Finlandia

IES Zubiri-Manteo BHI. Finlandia