“A Step Further” (Leonardo).  Bostgarren Topaketa Donostian. 2013ko Martxoak 18-21

Leonardo A Step further proiektuko kideak izan genituen Donostian Martxoaren 18tik 21 arte. Gure ikasleek topaketa honetan izugarrizko lana burutu zuten.

Beraiek diseinatu zituzten ekintzak, Donostia ezagutzeko aukera izan zuten. Turismoko ikasleak bisita gidatuak burutu zituzten, bai ikastetxekoa baita ere Donostia eta Hondarribikoa. Ekintzen artean A Step Further folletoa aurkeztu genuen eta bidaion agentziaren merchandising-a.

Donostia  Donostia  Donostia


 

A step further (Leonardo) – Laugarren Topaketa Aksaray-n, Turkia. 23-29 iraila2012

Proiektuak aurtengo kurtsoan ere aurrera jarraitzen du eta programaren arabera. Joan den astean ikasle talde bat Turkiako Aksaray hirian proiektuko kideekin elkartu da. Proiektuaren barne garatutako BidaiON agentziaren ruta aurkeztu dute ikasleek bere kideen aurrean. baita marketing arloko gaiak landu. Gainera Turkiako hainbat leku eta ohitura ezagutzeko aukera izan dute. Besteen artean Ankara, Ilhara Valley…

 

Proiektuaren www.a-step-further.eu dituzue berri gehiago.

Hurrengo topaketa Donostian izango da. Animatu guztioi topaketan parte hartzea.

  More news


Argazki eta Bideoak


 

A step further (Leonardo) – Hirugarren Topaketa Breziçen, Eslovenia. 15-21 Apirila 2012

Joan dan astean ikasle talde bat Esloveniako Brezice hirian proiektuko kideekin elkartu da. Proiektuaren barne garatutako BidaiON agentziaren ruta aurkeztu dute ikasleek bere kideen aurrean. baita marketing arloko gaiak landu. Gainera Eslovenia ezagutzeko aukera izan dute. Besteen artean Maribor hiria, aurtengo europear kultura hiriburuetako bat.

  More news

  Slovenja   Slovenja  


“A Step Further” Bigarren Topaketa Polonian. 11-18 Otsaila 2012

Polonian berrikusi gara 2.topaketan Kroata, Sloveno, Turko eta Polakoekin. Ikasleek azken hilabetetan egindako lanak aurkeztu dizkiete bere kideei eta ingurune hauek elurpean ikusteko aukera izan dute.


Berri gehiago www.zubiristudents.blogspot.com

Polonia  Polonia  Polonia


“A Step Further” Lehen Topaketa Daruvarren. 16-22 Urria 2011.

Zubiri Manteoko ikasle eta irakasle talde bat “A Step Further” Leonardo proiektuko kideekin elkartuko dira Daruvar-en, Kroazian Urriaren 16tik 22ra. Proiektuko kideak: Kroazia, Eslovenia, Polonia, Turkia eta Donostia.


LEO Partnership "A Step Further"


 

 

>>  a-step-further.eu  <<


2011-1-HR1-LEO04-00782 8

Proiektuaren izena: A Step Further

Kideak: IES Xabier Zubiri Manteo BHI (Donostia), Ekonomska i turística skola Daruvar (Croacia), Aksaray Hotel Management and Tourism Vocational High School (Aksaray-Turquia), Zespól Szkól Ekonomicznych (Starogard Gdanski-Polonia), Ekonomska in trgovska sola Brezice (Brezice-Eslovenia)

Deskribapena


Proiektu honetan ekintzailetasuna bultzatzeko asmoarekin ikasleek enpresa bat sortuko dute. Enpresa sortu, lana antolatu, eta beharrezko ekintza guztiak eramango dituzte Logoa landu, merkatu ikerketa ezberdinak egin, prezioak eta salmenta baldintzak landu, etabar. Turismo arloan garatuko dituzte enpresa honen ekintzak. Kide ezberdinek bere herrialdetan turismo produktuak landuko dituzte eta amankomunean jarri bi urteetan zehar azken produktu internazionala lortzeko.