LHko 35 ikasle atzerrira joango dira praktikak egitera Erasmus+ programaren bidez

  • Otsaila 2019 |

Aste honetan zehar, LH-ko erdi eta goi mailako ikasleak, Merkataritza, Turismo, Informatika eta Administrazioa eta Finantzak familia profesionaletakoak, Europako hainbat herrialdetara joango dira, eta enpresetan hiru hilabeteko praktikak egingo dituzte Erasmus+ bekekin. Parte hartzaileek esperientzia ahaztezina izango dute atzerrian.




Ikasle ohiek Erasmus+ programan izandako esperientzia pertsonalak transmititu dituzte

  • Abendua 2018 |

IES Xabier Zubiri-Manteo BHIko ikasle ohiek Polonian eta Txekiar Errepublikan izan zituzten esperientziak azaldu dizkiete 2018-2019 Erasmus+ deialdian parte hartuko dutenei.
Hitzaldiaren helburua esperientziak beraien bizitzan izan duen eragina ikusaraztea izan da eta baita deialdi honetan parte hartuko duten ikasleak animatzea ere. Bizipenak partekatu, aholku praktikoak eman eta parte-hartzaileen galderak erantzun dituzte.




Erasmus+ hedapen jardunaldiak Madrilen

  • Abendua 2018 |

IES XABIER ZUBIRI-MANTEO BHI, Madrilen SEPIEk antolatutako zabalkunde-jardunaldietara joan da, Tknika eta beste euskal institutu batzuekin batera.



Erasmus+ Erdi Mailako ikasleentzako informazio bilera

  • Azaroa 2018 |

Ostegunean, azaroaren 29an, nazioarteko programen koordinatzaileek atzerriko praktiketarako bekak dituzten erdi-mailako ikasleei informazioa ematen diete mugikortasunaren aurretik, bitartean eta ondoren egin behar dituzten zereginei buruz. Bilerara ikasleen gurasoak ere joaten dira.




Langileen hautaketaren inguruko hitzaldia eskaini digu Salto Systems enpresak

  • Urria 2018 |

Ostiralean, urriak 26, Donostiako Okendo Kultur Etxean, SALTO enpresako giza baliabideetako arduradunak, nazioarteko segurtasun enpresa, enpresek langile bat kontratatzeko orduan gehien baloratzen dituzten alderdien inguruko hitzaldia eskaini du, baita CV, aurkezpen-gutuna eta elkarrizketa pertsonaleko garrantzi handiko elementuak ere. Gainera Europassari buruzko informazioa ematen da.




 

KA103/KA116 Ikasleak/Langileak



Erasmus+ KA1 programak Lanbide Heziketako Goi eta Erdi mailako ikasle eta irakasleentzat mugikortasunak eskaintzen ditu.

  • Ikasleen mugikortasunak
  • Praktikak atzerrian (3 hilabete): Lanbide Heziketako Erdi Mailako ikasleentzat (FCTk), Lanbide Heziketako Goi mailako Ikasleentzat (FCTk) eta Erdi maila edo Goi mailako tituludun berriak, betiere ikasketak amaitu ondorengo urtean.
  • Atzerriko ikastetxe batean ikasketa denboraldia: Lanbide Heziketako Erdi eta Goi mailako ikasleentzat.

Helburuak: Atzerrian, Lanbide Heziketako ikasleen formakuntza aukerak handitzea eta gaur egun hezkuntza eremutik lan eremura igarotzeko behar diren gaitasunak lortzea.

  • Langileen mugikortasuna/Formakuntza

Langileentzat formakuntza eta garapen profesionala lortzeko jarduerak. (5 egun)