Enplegurako prestakuntza

IES Xabier Zubiri Manteo BHI. Formación para el Empleo

IES Zubiri-Manteo BHI.Twiter IES Zubiri-Manteo BHI.Facebook IES Zubiri-Manteo BHI.YouTube

Aurten ere, Turismoko ikasleak Behobia/SS lasterketan

  • 2019-11-11 |

Joan zen igandean, azaroak 10, Behobia/SS lasterketaren 55. edizioa eta 100.urteurrena ospatu zen gure hirian. Aurten ere, gure Turismoko ikasleek parte hartu dute informatzaile bezala kirol ekitaldi garrantzitsu honetan, bai Korrikalariaren ferian, aurten berriro ere FICOBAn kokatuta, eta baita lasterketan bertan ere. Urtero ohikoa den eran, oso esperientzia positiboa izan da eta gure ikasleek lan bikaina egin dute 3 egunetan zehar. Zorionak guztioi!

Administrazio eta Finantzetako ikasleek ADEGI-ra egindako bisita

  • 2019-11-08 |

2019ko azaroaren 6an Administrazio eta Finantzetako 1. mailako ikasleek ADEGI-ra bisita egin zuten. Bertan ADEGI azken urteetan jorratzen ari den "Enpresen Kultura Berria" zer den ezagutu zuten ikasleek, ikasgelan landutako kontzeptu asko atera zirelarik. Bisita interesgarria benetan!

Administraritza Kudeaketako ikasleak Volkswagen Navarra-ra egindako bisita

  • 2019-11-08 |

Urriaren 30ean, Administraritza Kudeaketa 1. mailako ikasleekin Volkswagen Navarra enpresara joan ginen. Bertan, enpresa honen antolaketa eta Polo eta T ekoizpen prozesu osoa ezagutu genuen. Benetan bisita bikaina!

Albaolara bisitan Turismoko ikasleekin

  • 2019-10-31 |

Joan zen ostegunean, urriak 24, Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatu genuen. Orain dela urte batzuk hango gidari profesionala den gure ikasle ohiak, Ander Sanjurjok, bisita gidatu bikaina eskeini zigun frantsesez. Ekintza honek Euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortu zen espazio berritzaile hau erakutsi zigun eta gure arbasoen balearen ehizara eraman gintuen.

Merkataritza eta Marketing goi mailako ikasleak MERKALAN AZOKAN

  • 2019-10-23 |

Pasa den astelehenean, urriaren 21ean, 2.mailako Marketing eta Salmenta Kudeaketa ikasleekin MERKALAN azokara, Kursaal-era joan ginen. LANBIDEk urriaren 21 eta 22an enplegu eta formakuntza azoka antolatu zuen. Bertan, Euskadiko enpresen eta enplegu-eskatzaileen premiak biltzeko aukera emanez. Gure ikasleek beraien curriculum-a aurkezteko eta lan-elkarrizketa izateko unea izan zuten.

Intranet Irakasleak Intranet Ikasleak


Aplikazioen Sarera IES Xabier Zubiri Manteo BHI. Moodle IES Xabier Zubiri Manteo BHI. Gmail

  LH


ERASMUS+


LH Duala


IES Zubiri-Manteo BHI. Lan Poltsa


DONOSTIAKO IKASKUNTZAKO BITARTEKARITZA ZERBITZUA


EMEU4ALL

  DBH


HAUSPOA


target=

  IKASTETXEA


IES Xabier Zubiri Manteo BHI. Agenda21


IES Zubiri-Manteo BHI. Liburutegia


IES Zubiri-Manteo BHI. Blogak