Erasmus+ 2014-2020


Erasmus+ programak (Lanbide Heziketako Erdi maila eta Goi mailako langile eta ikasleentzat) IES Xabier Zubiri-Manteo BHI-ko Hezkuntza Proiektuan islatua dagoen internazionalizazio planean,lehentasuna du.

Erasmus+ programak, Europar Hezkuntza kalitatea hobetu nahian, ikasleei, irakasleei eta irakasleak ez diren langileei, atzerrian formakuntza eta praktikak egiteko mugikortasun aukerak eskaintzen dizkie.

Ikasleei dagokionez, konpetentzia pertsonalak, linguistikoak eta sozialak hobetzea da helburu nagusia, enplegarritasuna handitzearekin batera, lan postuak lortzeko aukerak gehituz eta hezkuntza arlotik lan mundurako trantsizioa erraztuz.

Hezitzaile, tutore eta arduradunen jarduerak garapen profesional handiago batetara bideratuta daude, konpetentziak, ezagupenak eta erakundeak berritzeko asmoarekin.

Lanbide Heziketako Erasmus+ Mugikortasun Gutunean (VET MOBILITY CHARTER) ezarritako gardentasun eta kalitate irizpideei jarraituz egiten dugu lan, Goi Mailako LH Gutuna (ECHE) eta baita ERASMUS+ POLICY STATEMENT dokumentuan islatuta dauden ikastetxeko internazionalizazio politikak jarraituz ere.