Lan-praktikak atzerrian Erasmus+ programaren bidez

  • 2020-02-21 |

LH-ko Goi eta Erdi mailako 41 ikasleek, Merkataritza, Turismo, Informatika eta Administrazioa eta Finantzak familia profesionaletakoak, hiru hilabeteko lan-praktikak egiteko aukera izango dute aurten ere Erasmu+ programaren bidez. Finlandia, Italia, Txekiar Errepublika, Polonia, Portugal, Frantzia, Hungaria, Bulgaria, Estonia eta Erresuma Batua izango dira bisitatuko dituzten herrialdeak. Parte hartzaileek esperientzia ahaztezina izango dute atzerrian.