Turismoko ikasleek hiria erakutsi diote Gautenako talde bati

  • 2020-02-18 |

Pasa den asteartean, hilak 11, Turismoko ikasle batzuk bisita gidatu antzestua eskaini zioten Gautenako talde bati. Ekintza honekin ikasturtean zehar landutako proiektu bati eman zaio amaiera: proiektu honen helburua TEA duten pertsonei hiriko baliabide eta zerbitzuak hurbiltzea izan da. Esperientzia honek, taldea ezagutu eta haiekin une eta aktibitate interesgarriak partekatzea ahalbidetu du. Mila esker Gautenako IƱaki eta Leireri eskainitako ikastaroagatik eta gure proiektuari babesa emateagatik.