Enplegurako prestakuntza

IES Xabier Zubiri Manteo BHI. Formación para el Empleo

IES Xabier Zubiri Manteo BHI.Twiter    IES Xabier Zubiri Manteo BHI.Facebook    IES Xabier Zubiri Manteo BHI.Instagram    IES Xabier Zubiri Manteo BHI.YouTube

Enplegurako prestakuntza-IKASTAROAK

Turismoko ikasleek hiria erakutsi diote Gautenako talde bati

  • 2020-02-18 |

Pasa den asteartean, hilak 11, Turismoko ikasle batzuk bisita gidatu antzestua eskaini zioten Gautenako talde bati. Ekintza honekin ikasturtean zehar landutako proiektu bati eman zaio amaiera: proiektu honen helburua TEA duten pertsonei hiriko baliabide eta zerbitzuak hurbiltzea izan da. Esperientzia honek, taldea ezagutu eta haiekin une eta aktibitate interesgarriak partekatzea ahalbidetu du. Mila esker Gautenako Iñaki eta Leireri eskainitako ikastaroagatik eta gure proiektuari babesa emateagatik.

Ikasenpresa Azoka Eibarren

  • 2020-02-18 |

Otsailaren 6an Eibarren ospatu den Ikasenpresa Azokan parte hartu dute 2.mailako Turismo Zikloko ikasleek, beraiek sortutako ikasenpresak aurkeztu dituzte. Aurtengo kurtsoan 6 ikasenpresa sortu ditugu.

Aurreztu eta ez galdu ezer ez

  • 2020-02-17 |

Eskuak garbitzean eta lehortzen ur asko eta paper asko gastatze hori ebitatu daiteke:

  • Garbitu:
    • Busti eskuak eta txorrota itxi.
    • Igurtzi eta ireki.
    • Ez erabili txorrota maximoan, pittin bat irekitzea nahikoa da.
  • Lehortu:
    • Astindu eskuak 10 aldiz: ur gehiena “askatzen da” eta orain lehortzeko paper gutxiago behar da.
    • Erabili behar duzun papera besterik. Basoak eskertuko dizu.

DIPC-ra (Donostia International Physics Center) bisita

  • 2020-01-30 |

Urtarrilaren 27, 28 eta 29an Mikroinformatika Sistemen eta Sareen Erdi Mailako zikloko ikasleak DIPCra (Donostia International Physics Center) joan dira.
Bertan, Txomin Romeroren DIPCri buruzko aurkezpena jaso dute, besteak beste:
    - helburuak, inbetigazio lerroak eta partaideak azalduz.
    - egungo Atlas superkonputazio zerbitzariaren ezaugarriak zeintzuk diren eta zein den hasieratik izan duen eboluzioa.
Ondoren DIPCko DPZ ikusi ahal izan dugu eta bertan dagoen Atlas zerbitzaria.

Gretoren bidaia (MeP32 Ekitaldia)

  • 2020-01-29 |

Azkenean! Soilik 2 egun Gretoren Bidaiaren esperientzia bizitzeko. Ez ahaztu Urtarrilak 31 10:00tatik 14:00tara Okendo eraikinean. Eta garrantzitsuena ez ahaztu jarrera baikorra eta gogoak ekartzeaz, esperientzia %100ra bizitzeko ezinbestekoa da eta.

Intranet Irakasleak Intranet Ikasleak Intranet Familiak


Aplikazioen Sarera IES Xabier Zubiri Manteo BHI. Moodle IES Xabier Zubiri Manteo BHI. Gmail

  LH


ERASMUS+


LH Duala


IES Zubiri-Manteo BHI. Lan Poltsa


DONOSTIAKO IKASKUNTZAKO BITARTEKARITZA ZERBITZUA


EMEU4ALL

  DBH


HAUSPOA


target=

  IKASTETXEA


IES Xabier Zubiri Manteo BHI. Agenda21


IES Zubiri-Manteo BHI. Liburutegia


IES Zubiri-Manteo BHI. Blogak